Mendizabala LHII ikastetxeari eta Erasmus+ programari esker, nire prestakuntza osatzeko aukera izan dut Edinburgoko Smart Works enpresan, Erresuma Batuan. Hiru hilabetez, gizarte bazterketako arriskuan dauden emakumeei lana lortzen laguntzeko pribilegioa izan dut. Hasierako elkarrizketa prestatzen laguntzen genien, bai estilismo pertsonalaren arloan, bai oratoriaren eta hitzik gabeko hizkuntzaren arloan. Ikastetxean bi urtez ikasitakoa praktikara eraman dut. Esperientzia hau gomendatzen dut, pertsonalki zein profesionalki aberasten zaituelako.
DBH amaitzean, Erdi Mailako Ibilgailuen Elektromekanika ikasi nuen Mendizabala LHII ikastetxean, eta praktikak Seat Movisa-n egiteko aukera izan nuen. Ondoren, Automozioko goi mailako zikloan eman nuen izena. Sektoreko industria batean praktikak egitean, institutuan ikasitakoa osatu dezakezu eta lan munduan sartzeko aukera ematen dizu. Gradua amaitzean, espero dut lanpostu on bat aurkitzea edo praktikak egiten ari naizen enpresan geratu ahal izatea.
Decidí matricularme en el FP superior de Diseño en fabricación mecánica en el instituto Mendizabala porque siempre me ha gustado el dibujo técnico, así como el diseño en programas 3d y todo lo relacionado con este campo. Además en un grado FP se combina la teoría y la práctica a la hora de impartir las clases, lo que hace que las clases sean muy amenas y puedas ver con tus propios ojos cómo se aplica en la práctica lo que aprendes en los libros. Y un aspecto muy positivo de realizar uno de estos módulos técnicos que se imparten en Mendizabala, es que la mayoría tienen bastante salida laboral actualmente.