100 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute CIFP Mendizabala LHIIn espiritu ekintzailea sustatzeko “Zure ideiak saria du” lehiaketan

Lan Prestakuntza eta Orientazio Departamentuak (LPO) antolatutako ekitaldi honek gazteen artean sormena eta ideia berritzaileen garapena sustatzea du helburu.

Lehiaketak oso sari erakargarria izan du edizio honetan. Izan ere, ikasturte honetako garaileak bizikleta bat irabazi du. Lehiaketa borobiltzeko, azken fasea zentroko areto nagusian izan zen, non sei finalistek beren proiektuak aurkeztu zituzten aurkezpen zehatz batzuk eskainita.

Aurtengo irabazlea Ibon Fontecha izan da, Argidun eskumuturrekoa proiektuarekin. Bere proposamen berritzailea, argi gutxiko eremuetan zuzeneko argia proiektatzen duen eskumuturrekoa da, automobilgintzaren sektorean lan egiten dutenei zuzenduta dago bereziki eta sarbide zaileko inguruneetan ikuspena errazten du.

CIFP Mendizabala LHIIk Ibon Fontecha zoriondu du eta eskerrak eman dizkie ikasle guztiei parte hartzeagatik eta ikastetxean sormena sustatzen laguntzeagatik.