CIFP Mendizabala LHII garatzen ari den Berdintasun Planaren esparruan, ikasleek on line topaketa batean parte hartu dute Desiré Villa atleta paralinpikoarekin. Aniztasunaren aldeko hainbat topaketa dira, Adecco Fundazioak antolatuak, ahalegina eta norberaren burua gainditzea sentsibilizatzeko eta ikusarazteko.
Gutxi gorabehera,Ordu erdiz gutxi gorabehera, Adecco Fundazioaren enbaxadoreak bere esperientzia azaldu zien gazteei. Desirée Vila 16 urteko neska galiziarra zen, eliteko gimnasta akrobatiko gisa ibilbide oparoa zuena, baina zabarkeria mediko batek eskuineko hanka anputatzera eraman zuen. Gaur egun, eliteko kirolaria izateaz gain, Oyshoren enbaxadorea da, eta desgaitasunen bat duten eta ez duten gazte askok jarraitzeko erreferentea.