Arrazoi handi baterako look aldaketa bat

MENDIZABALA LHHI-n Ile-Apainketako Estilismo eta Zuzendaritza zikloko ikasleriak, ekimen solidario bat aurrera eramaten du bularreko minbiziaren kontra, hau da, ile multzoak dohain emateko ekintza solidarioa.

rudi Pertsonaleko Alorrean martxan jarritako ekimen honek lagunduko du ile-ordeak sortzen gaitza nozitzen duten pertsonentzat. Ile-Apainketako Estilismo eta Zuzenaritzako ikasleak adatsa moztu dute . ( 30 cm-ko luzera gutxiengoa) ekimen honetariko bolondresei. Ondoren, ile multzoak ematen dira “ Mechones Solidarios” ekimenari eta, “Asociación Internacional de Arte e Imagen” –ari zuzenduz, gaixotasun honekiko lan eginez aktiboki.

Lankidetza honek, nolabait laguntzen du ile- ordeen salneurria merketzen ( % 80 arteko merketzen), era honetara, gaitza nozitzen dutenei euren beharrak asebetetzeko. Honenbestez, esan daiteke, borondatezko ekimen honekin, Kimioterapiako tratamendua duten emakumeei laguntzen zaiela, ondorio estetikoei aurre egiteko eta euren sendatze prozesuan indartzeko edota animatzeko.