Atzerrian lan egiteko ordaindutako bekak

AFMk eta IKASLANek 80 Global Training beka eskaintzen dituzte goi-mailako LH edo unibertsitate-gradua duten euskal gazteentzat. Irailaren 22ra arte dago zabalik beka horiek eskatzeko epea, 6 eta 12 hilabete bitarteko egonaldian atzerrian praktika ordainduak egin ahal izateko.

Kontsultatu informazio guztia: helmugak, epeak, baldintzak, eskatutako profilak edo lan-plana www.gazteakatzerrian.eus webgunean.

Global Training bekak Basque Trade & Investment (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia), SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren ekimen bat dira, atzerriko enpresa eta erakundeetan prestakuntza praktikoaren bidez p gaitasunak eskuratzea helburu duena.