Irudia eta Soinua familiako lanbide-heziketako master berri hau Ikus-entzunezko Proiektu eta Ikuskizunen Errealizazioko edo Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Produkzioko Goi-Mailako Zikloa egin duten pertsonei zuzenduta dago.
Zentzumen-desgaitasuna duten pertsonek, ikusmen- eta/edo entzumen-desgaitasuna duten pertsonek ikus-entzunezko edukiak eskuratu ahal izateko, beharrezkoa da entzumen-edukiari (azpitituluak) eta ikus-edukiari (audiodeskribapena) alternatibak eskaintzea.
Eskaria duen prestakuntza da; izan ere, ikus-entzunezkoen sektorea asko hazten ari da, eta gero eta enpresa gehiagok dute interesa ikus-entzunezko eduki eskuragarriak eskaintzeko, ez bakarrik legediak eskubide hori aitortzen duelako, baizik eta sektoreak antzeman dituelako irisgarritasunak pertsona guztiei dakarzkien onurak, desgaitasuna izan ala ez.
Laster, espezializazio-ikastaro berri honen prestakuntza-planaren berri emango dizuegu.