Zereginak ikasteko gela

Zer da ZIG?

Hezkuntza premia bereziak dituzten eta DBHko titulua lortu ez duten 16 eta 21 urte bitarteko ikasleak lan munduan sartzeko egokitutako prestakuntza da. Zereginak ikasteko curriculuma bi ziklotan dago egituratuta: lehen zikloa edo oinarrizko ikaskuntzen zikloa, eta bigarren zikloa edo ikaskuntza espezifikoen zikloa. Azken hori da Mendizabala LHIIk eskaintzen duena.

Oinarrizko administrazio zerbitzuak eta edizio grafikokoak

Prestakuntza eremuak

  • Oinarrizko prestakuntza: ikasleen gaitasunak finkatzea eta garatzea, alderdi fisiko, afektibo, kognitibo, komunikatibo, moral, zibiko eta gizarteratzeari dagokionez, ahalik eta autonomia pertsonal eta gizarteratze maila handiena sustatuz.
  • Lan eta tutoretza orientazioa: ikasleen laneratzeko gaitasunak sustatzea.
  • Administrazio zerbitzuen esparruko ikaskuntza espezifikoak eta edizio grafikoa: kudeaketa, sailkapen, antolaketa eta artxiboko administrazio lanak autonomiaz eta erantzukizunez egitea.
  • Jarduera osagarriak: ikasleen parte hartzea sustatzea helduaroko berezko testuinguru guztietan: etxeko bizitza, komunitateko zerbitzuen erabilera eta aisialdiaz eta denbora libreaz gozatzea. Ikaskuntza espezifikoen esparruan, ikasleak Lantokiko Prestakuntzako modulu bat egingo du (erakunde publikoak, enpresa pribatuak edo lantoki babestuak).

Zertan egin dezake lan?

  • Bulegoko eta artxiboko laguntzailea edo ordenantza
  • Informazio zerbitzu zentraletako telefonista.
  • Postaren sailkatzailea eta/edo banatzailea.
  • Datuen grabatzaile-egiaztatzailea.
  • Manipulazioko eta azaleztapeneko laguntzaileak.