Honako lanpostu hauetan egin dezakezu lan:
Industria sistema automatikoekin lotutako enpresetan, automatizazio industrialeko sistemen diseinu, muntaia eta mantentze arloetan, honako zeregin hauek eginez:
- Automatizazio industrialeko sistemak gainbegiratzeko edo muntatzeko taldeko burua.
- Gailu, koadro eta ekipo elektrikoen egiaztatzailea.
- Automatizazio industrialeko sistemen mantentze lanak antolatzeko teknikaria.
- Automatizazio industrialeko sistemak abian jartzeko teknikaria. – Automatizazio industrialeko kontrol sistemen proiektugilea.
- Industria roboten programatzailea/kontrolatzailea.
- Kontrol elektrikoko sistemen diseinuko teknikaria.
Lanbide espezializazioko ikastaroak.
Goi mailako Lanbide Heziketako beste ziklo bat, baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.
Unibertsitateko irakaskuntzak, baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.