CIFP Mendizabala LHII, “Creative people for greener cities” izeneko proiektuan parte hartu duten Europako lau zentroetako bat

Proiektu honetan parte hartzen duten beste ikastetxeak dira: Scuola d’arte A.Fantoni en Bergamo (Italia), Stredni škola en Brno (Txekiar Errepublika) eta Saules skola Daugavpilsen (Letonia), azken hau koordinatzailea izanda.

Proiektu honen helburua ingurugiroarekin eta aldaketa klimatikoarekin zerikusia duten erronken inguruan sentsibilizazioa sustatzea da.

Ekintza honek parte hartzen duten erakundeei aukera ematen die nazioarteko kooperazioan esperientzia bereganatzeko eta haien gaitasun intelektual eta digitalak finkatu. Honetaz gain, kalitate handiko emaitza sortzaile eta berritzaileak sortzeko aukera ere ematen die proiektua irauten dituen 26 hilabetetan zehar. Proiektua 2021/01/01an hasi eta 2023/12/31n bukatuko da. 

Lehenengo topaketa Letoniako Daugavpils hirian izan da irailaren 26tik 30era bitartean. Topaketa honetan, aurretik Mendizabalako irakaslez osatutako epaimahaiak aukeratutako bost ideia onenen ordezkariak parte hartu dute. Hauekin batera, Italia, Txekiar errepublika eta Letoniako beste hamabost partehartzaile egon dira. Formakuntza aste honetan storytelling, zinema egitura eta gidoilaritzan, argazkilaritzan eta bideoen edizio eta grabaketan trebatu dira.

Azkenik, egindako proiektuak aurkeztuz ekitaldia amaitu dute eta honekin formakuntza amaitutzat eman dute. 

Hurrengo topaketa Mendizabalan izango da azaroaren 21etik 25era arte.