CIFP mendizabala LHII-k sormena eta talde lana bultzatzen ditu

CIFP Mendizabala LHII ikastetxeko Menditech e-racing taldeak aurrerapen garrantzitsuak aurkeztu ditu Euskelec txapelketaren 4.erronkarako. Ibilgailuaren direkzioa, esekidura eta balazta sistemen diseinu teknikoan jarri dute arreta nagusia. Helburua lortzeko ezinbestekoa izan da ikastetxeko familia profesionalen arteko diziplinarteko lankidetza.


Direkzioaren sistemari dagokionez, karten antzeko sistema zuzen bat hautatu dute arintasuna lehenetsiz. Erronka nagusietako bat abiadura handian dagoen sentikortasuna doitzea izan da, eta horretarako bieletak egokitu dituzte elektromekanikako ikasleen laguntzarekin. Ez da lan erraza izan, baina joan zen urteko ibilgailuaren laguntzaz lortu dute sistema hobetzea.


Bestalde suspentsioa ere integratu dute lurraren irregulartasunei hobeto erantzuteko eta egonkortasuna hobetzeko. Elementu tekniko hauekin batera karbono-zuntzez egindako “tximeleta” formako bolante ergonomikoa nabarmentzen da diseinu artesanal baten bidez kontrola eta erosotasuna bermatzen dituena. Berrikuntza hauekin guztiekin Mendizabalako ikasleek euren gaitasun teknikoak eta diziplinarteko elkarlana erakusten jarraitzen dute ingeniaritza eta sormenaren arteko oreka bilatuz.
Gainera proiektuaren zabalkundea bermatzeko Irudi eta Soinuko ikasleek ikus-entzunezko lan bikaina egin dute prozesu osoa bideo baten bidez jasoz. Elkarlan honi esker taldeak prestutasun osoz ekingo dio txapelketari talde-lanaren indarra eta Mendizabalako ikasleen talentua pistan erakusteko asmoz.