Koldo Mitxelena BHIko eta Ikasbidea Ikastola IPko Batxilergoko ikasle eta irakasleek ikastetxea bisitatu dute egunotan, entsegu mekanikoen saio praktikoa egiteko.
Mendizabala LHII LFPko Fabrikazio Mekanikoko Departamentuko irakasleek azalpen labur bat eman ondoren, gazteek egindako saiakuntzetan lortutako emaitzak egin eta interpretatu zituzten. Oso esperientzia positiboa bi aldeentzat.