Olga Bengoetxeak, CIFP Mendizabala LHIIko Ekintzailetza arduradunak, Cadena SER kateak ekintzailetzari buruz antolatutako topaketan parte hartu du gaur goizean, Arabako Merkataritza Ganberan.
Foroa aukera bat izan da Euskadin ekintzailetzaren erradiografia bat egiteko. Batetik, Merkataritza Ganberak, Unibertsitate Publikoak edo LHko ikastetxe publikoek ekintzailetza sustatzeko egiten duten lana ezagutzeko, eta, bestetik, bi ekintzailek gizarteratzearen eta jasangarritasunaren arloan duten esperientzia zehatza ezagutzeko.
Olgarekin batera, Ekintzailetzaren Euskal Behatokiko zuzendari María Sáizek, Arabako Ganberako Merkataritza, Ekintzailetza eta Enplegu koordinatzaile Miriam Santosek, Gasteizko Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Mekanikoko Saileko Amaia Callejak eta Arabako Ikaslaneko kudeatzaile Susana Saénzek ere parte hartu dute ekimenean. Imanol Olaskoagak, Powerfultreeko CEOak eta Auxtin Ortizek, Lanagro Servicios enpresako kudeatzaile eta sortzaileak, beren ekintzailetza-esperientziaren kontaketaren bidez osatu dute topaketa.