Gure zentroan oso maskulinizatutako ziklo batzuk ditugu eta beste batzuk oso feminizatuak. Oraindik, gaur egun, eta genero estereotipoak direla eta, egoera hau gertatzen jarraitzen du. Nesken %10ak baino gutxiagok aukeratzen ditu ikasketa teknologikoak eta aurten ez da mutilik egin Estetika eta Edertasunean. Horregatik burutu dugu esperientzia hau beldurrak eta aurreiritziak hausteko.
Martxoaren 7an, Elektrizitate zikloko mutilak Estetika eta Edertasunera joan ziren.Azala garbitzen ikasteko. Momentu berean, EstetiKako neskak oso kontzentratuta zeuden entxufea aldatzen ikasten.Gaur neskek argindarrarekiko beldurra apur bat kendu diote eta mutilek eskuak erabili dituzte norbere burua zaintzeko eta besteekiko harreman fisikoa aurpegiko masajeen bidez.
Ikasle guztiak pozik ibili dira esperientzia berri hauekin.
Lanean jarraituko dugu genero estereotipoak hausten.