Portable-GreenH2FP berrikuntza eta ikerketa aplikatuko proiektuaren esparruan, CIFP MENDIZABALA LHII eta CIFP DON BOSCO LHIIko talde teknikoak aktiboki parte hartu du MUBIL Mobility Expo 2026 azokan, FICOBAn (Irun), 2026ko martxoaren 25ean eta 26an.
Hidrógeno sorkuntzaile/hidrolinera ontzi eramangarria publikoki aurkeztea eta teknikoki frogatzea izan da helburu nagusia. Ekipamentu hau “Hydrogen Power Everywhere” (hidrogeno-energia edonon) hornitzeko diseinatu zen soluzio disruptiboa da.
Parte-hartze hori erakusleiho teknologiko gisa ez ezik, topagune ere izan da mugikortasun jasangarriaren sektoreko enpresekin eta trantsizio energetikoan inplikatutako Lanbide Heziketako (LH) beste zentro batzuekin.





