Gasteizko ikastetxeak zilarrezko lau domina lortu ditu maiatzaren 9tik 11ra Ficoban (Irun) egin den Euskoskillseko Lanbide Heziketako Txapelketan. 9 espezialitatetan parte hartu du, eta horietako lautan zilarrezko domina jaso du.
Aitor Martinek eta Joe Videk bigarren postua lortu dute Mekatronikako lehiaketan; Mikel Merchanek, Ile-apainketako lehiaketan; Ivan Condek eta Aritz Buñuelosek, Elkarlaneko Robotikako lehiaketan; eta Yeray Oguetak, Industria Kontroleko lehiaketan.