CIFP Mendizabala LHIIko 80 ikasle baino gehiagok “Antzerki Show” ikusgarria egin dute

Lehoiak, koloretako pailazoak, pitoniarrak edo gozoki saltzaileak izan ziren eszenaratutako desfilearen protagonistak. CIFP MENDIZABALA LHIIko Estilismoko Goi Mailako eta Ile-apainketako Zuzendaritzako ikasleek egin dute lan desfilean, Estetika eta edertasuna, Irudi pertsonal eta korporatiboaren aholkularitza, Irudia eta soinua, Arte grafikoak eta Zereginen ikaskuntza heziketa-zikloen laguntzarekin.

Bi saiotan, bakoitza 30 minutukoa, otsailaren 10ean eta 17an, emozioz eta inspirazioz betetako lan hau 300 pertsona baino gehiagoren aurrean erakusteko aukera izan zuten. Ikastetxeko ekitaldi-aretora hurbildu ziren El Carmen HHIko, Egibide Molinuevoko eta Mirandako Ebro Ibaia LHIIko ikasleak, baita senideak eta lagunak ere.

Zentroaren ekimena izan zen ekitaldia, eta arrakasta handia izan zuen ziklo arteko lankidetzak. Arduradunek etorkizunean errepikatzeko asmoa dute.