Arham Rashid Monaza CIFP Mendizabala LHIIko ikasleak irabazi du Arabako Instalatzaile Gazteen Lehiaketaren hirugarren edizioa, SEAk antolatua eta lehen aldiz ikastetxean egin dena. Arham Arabako ordezkaria izango da MATELECen esparruan azaroaren 15etik 18ra egingo den lehiaketa nazionalean.
CIFP Mendizabala LHIIz gain, EGIBIDE eta IES Laudialde Lanbide Eskolako ikasleek ere parte hartu dute lehiaketan.
Teodoro Cid sariak
Ekitaldi honen baitan, IV. Teodoro Cid sariak ere banatu dira, urte askoan elkarte honen presidentea izan zenaren izena daramaten sariak.
Sari horien bidez, Arabako LHko ikastetxeei balioa eman nahi zaie, eta Elektrizitatea eta Elektronika lanbide-arloetako heziketa-zikloetako ikasleen espediente akademiko onenak aitortu. Argazkian, edizio honetako irabazleen artean, Eneko González, Lanbide Eskolako Laudioalde LHko ikaslea; Mendizabala LHIko Mikel García; Egibide Jesús Obreroko Nestor Jiménez; eta Egibide Arriagako Iker Villaluenga ikus daitezke, ikastetxeetako ordezkariekin batera.