Hitzordua maiatzaren 17an eta 18an izango da, Andre Maria Zuriaren plazan eta Gasteizko Plaza Barrian, aurten ere lasterketa zirkuitu bihurtuta. Mendizabalako monoplaza prest dago auto elektrikoen txapelketaren VIII. edizioan parte hartzeko. Tknika Hezkuntza Saileko Euskadiko LHko Ikerketa Aplikatuko Zentroak antolatzen du txapelketa hori. Proba hau Euskal Lanbide Heziketaren egutegian finkatuta dago, eta parte hartzen duten ibilgailuen abiadura ez ezik, eraginkortasun energetikoa ere baloratzen du.
Proiektuak nazioarteko lankidetza izan du aurten. Eskola frantses horretako zazpi ikaslek, Saint-Vauryko Lycée de Métier Lousi Gaston Rousillat izenekoak, monoplazaren azken muntaketan lan egin dute, Erasmus+ esperientziaren parte gisa.




