DBHko 4. mailan edo Batxilergoan bazaude, gure Unibertsitatea Erakusteko Egunetara gonbidatzen zaitugu, gure Lanbide Heziketako institutua, gure instalazioak eta ematen ditugun prestakuntza zikloen eskaintza zabala bertatik bertara ezagutzeko. Ate irekien jardunaldiak maiatzean egingo dira. Hilaren 6an eta 20an gaztelaniaz izango dira, eta 13an euskaraz.
Kasu guztietan, bi ordutegi aukeratu ahal izango dituzu: 17:30 edo 19:00.
Aukera izanen duzu heziketa-zikloei buruzko informazioa jasotzeko, zalantzak argitzeko, ikasgelak, tailerrak eta laborategiak bisitatzeko eta zikloetako irtenbide profesionalak ezagutzeko.
Jardunaldi hauek ikasleei, familiei eta lan merkatura bideratutako prestakuntza praktiko batean interesa duen edonori zuzenduta daude.
Edukiera mugatua da, beraz, plaza erreserbatzea gomendatzen dizugu.




