«Creative People for Greener Cities» (Multigreen) Lankidetzarako Elkartearen Erasmus+ Europako proiektuan parte hartu dutenek Gasteizen lur hartu dute aste honetan, ekitaldiz betetako agendarekin. CIFP Mendizabala LHIIko ikasle eta arduradunek, Bergamoko (Italia) SCUOLA D ‘ARTE APPLICATA ANDREA FANTONIkoekin, Daugavpilseko (Letonia) PIKC “DAUGAVPILS DIZAINA UN MĀKSLAS VIDUSSKOLA “SAULES SKOLA”koekin, eta Brnoko (Txekiar Errepublika) STŘEDNÍ ŠKOLA UMĚNÍ A DESIGNU A VYŠŠÍ ODBORNÁ ŠKOLA BRNOkoekin batera, gogor lan egin dute Gasteizko zentroan aurreikusitako prestakuntza-ikastaroan, eta, aldi berean, beste jarduera batzuen artean, esperientzia iraunkorrak ezagutu dituzte eta hiriko espazio berdeak bisitatu dituzte.
Parte-hartzaileak izan dira lehiaketa interesgarri batean irabazle suertatu direnak. Lehiaketa horretan bideo bat egin behar izan zuten, Gasteizko hiri-azpiegitura berdea hobetuko zuen ideia baten diseinua erakusteko.
Horrek aukera eman die ikus-entzunezkoak aurkezteko 3 prestakuntza-ikastarotan parte hartzeko, Letonian, Italian eta Gasteizen.
Proiektuaren helburua da sektore guztietan ingurumenarekin eta klima-aldaketarekin lotutako erronkei buruzko sentsibilizazioa bultzatzea. Ekintza horri esker, parte hartzen duten erakundeek lankidetzan esperientzia izan dezakete.
.