Erasmus+ 2023/2024 beken deialdiaren informazio-saioa

LHko edozein ziklotako 2. mailan ari bazara eta Lantokiko Prestakuntzako modulua Europako enpresa batean egin nahi baduzu, Erasmus+ beka eska dezakezu.

CIFP Mendizabala LHIIk bi informazio-saio egingo ditu —irailaren 28an euskaraz eta irailaren 29an gaztelaniaz—, informazio guztia izan dezazun: eskaera-epeak, betekizun orokorrak eta espezifikoak edo hizkuntza-maila egiaztatzea, besteak beste.

Bilerak areto nagusian egingo dira goizeko 11etan. Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, formulario honen bidez, hitzaldi informatibo hauetan parte hartu ahal izateko.