Abenduan ekitaldi berezi bat antolatu genuen hiru familia profesioneko ikasleriaren partaide zuzen-zuzena harturik ardatz gisa, lehen erronka errealitate bihurtuz. Horretarako, ile-apainketako egungo joeren eta tekniken inguruko erakustaldi bat antolatu genuen CIFP MENDIZABALA LHII ko lau hezikleta zikloak elkarlanean zirelarik: Estilismoa eta Ile-apainketako zuzendaritza, Estetika eta Edergintza, Irudi Pertsonala eta Korporatiboaren aholkularitza, Ikusentzunezko proiektuen eta ikuskizunen errealizazioa eta Produkzio grafikoaren diseinua eta kudeaketa.
Z.one Concept, kosmetika kapilarreko etxearekin formakuntza lanean dabiltzan Xandra Pardo eta Miguel Ángel Moñino teknikarien eskutik kolore eta mozketa teknika aintzindiariak ezagutu genituen batik bat.
Formatzaile hauen ibilbide profesionala oso zabala da, esaterako, Xandra Pardok18 urte baino gehiago daramatza irudi pertsonaleko ikastaroak irakasten munduan zehar. Miguel Angel Moñino, berriz, Toni & Guy Londreseko ile-apainketako formakuntzako ikastetxe ospetxurako aritu da lanean 7 urtez Z.one concept kosmetika etxearen teknikarietako bat izan aurretik.
Hainbat modeloren parte-hartzeari esker, profesional hauek euren teknika eta proposamen berriak erakutsi zituzten bai Mendizabalako ikasleei eta baita beste ikastetxe batzuetako ikasleei ere. Izan ere, bertan izan genituen CIFP Rio Ebro (Miranda), Molinuevo-Egibide (Gasteiz), EPA Nuestra Señora del Carmen HHI(Gasteiz) ikastetxeetako ile-apainketako zikloetako ikasleria.
Azkenik, gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu ekitaldi hau gauzatzen lagundu duten parte-hartzaile guztiei eta bertan izan diren ikastetxe gonbidatuei.