EuskoSkills 2021 ardatz duen ikus-entzunezkoa aurkeztu dute Mendizabalako ikasleek

CIFP Mendizabala LHIIko Aritz Guerrero eta Aingeru Peiteado ikasleak FICOBAra joan ziren, baina ez Lanbide Heziketako olinpiadetan parte hartzera, baizik eta Irunen garatzen ari zenari buruzko bideo bat grabatzera.

Erreportaje honetan, 2 minutu pasatxokoa, ikasleek eta irakasleek egun bizi izan zuten esperientziaren laburpena ikus daiteke. Ikus-entzunezkoak Marcos Mon eta Ariane de la Cuestaren testigantzak ere biltzen ditu.

Bideoak probak hasi aurreko uneetatik sariak banatu arte jasotzen du. Bertan, dagoeneko esan dugunez, Mendizabala LHII LHIko Automatizazioa eta Robotika zikloko Yeray Fontechak bigarren postu bat lortu zuen Industria-Kontrolean.

Hemen ikus dezakezue lan osoa. Zorionak guztioi!