Fabrikazio mekanikoaren iragana eta oraina

Egunero ezin da ehun urtetik gorako makina bat martxan ikusi. Fabrikazio Mekanikoko 1. mailako ikasleek Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan izan dute aukera. Oraingo honetan, dagoeneko erretiratuta dagoen eta mekanizazioan esperientzia handia duen langile bat izan da gidari lana egin duena eta ikusgai jarritako makinetako bati eragin diona, gehienak eskualdeko enpresek emandakoak.

Bisita ez da iraganerako bidaia bakarrik izan. Jarraian, ikasleek IMHren fabrikazio gehigarriko tailerrak bisitatu dituzte. Azken belaunaldiko espazioa da, fabrikazio gehigarriko eta 3D inprimaketako industria-teknologia berrienei eskainia, 4.0 industriaren esparruan hazten ari diren teknologiei.