Gogoratu 26-27 ikasturtean LHko ziklo batean matrikulatzeko epeak: aurreinskripzioa maiatzaren 22ra arte dago zabalik

Matrikulazio arrunteko hiru faseetako edozeinetan matrikulatu ahal izateko, EZINBESTEKOA da izena ematea maiatzaren 22a baino lehen.
Hiru modu dituzu horretarako: presentziala CIFP Mendizabala LHIIko idazkaritzan, online ikasgunearen bidez eta Zuzenean edo Correos bezalako erakunde ofizial publikoetan.
· Programak plaza bat esleitzen dizula ziurtatu nahi baduzu, zenbat eta aukera gehiago eskatu, orduan eta handiagoa izango da plaza lortzeko probabilitatea.
· Aukera bakoitzak barne hartzen ditu: ikastetxea, zikloa, hizkuntza eta modalitatea (egunekoa,
gauekoa). Eremu horietako edozein aldatzeak aukera berri bat dakar.

Ondoren, espediente akademikoa edo beste edozein dokumentazio osagarri ekainaren 30era arte aurkezten ahalko duzu.

Onartutakoen behin-behineko zerrendak uztailaren 6an argitaratuko dira IKASGUNEAn, eta erreklamazioak aurkezteko epea uztailaren 9ra artekoa izango da; behin betiko zerrendak, berriz, uztailaren 13an jakinaraziko dira.

Matrikula-prozesua hainbat fasetan garatuko da uztailean. Ohiko aldia hiru fasetan banatuko da uztailaren 13tik 22ra bitartean, eta ezohiko aldia uztailaren amaieratik urriaren 16ra arte luzatuko da, ikaspostu hutsak badaude.

Aldi arrunta:
I. fasea: uztailaren 13tik 15era, 14:00etan.
II. fasea: uztailaren 17an.
III. fasea: uztailaren 21etik 22ra, biak barne.


Ezohiko aldia: uztailaren 23an eta 24an eta irailaren 1etik urriaren 16ra, biak barne (plaza librerik geratzen bada bakarrik)