CIFP Mendizabala LHIIko ikasleak Gure Zirkua zirkuarekin elkarlanean aritu dira beren hurrengo ikuskizunean atrezzoaren parte izango den errota bat sortzeko. Fabrikazio Mekanikoko Departamentuko Eraikuntza Metalikoen zikloa arduratu da egituraren diseinuaz eta ekoizpenaz, eta Elektrizitate eta Elektronika Saileko Automatizazio eta Robotika zikloak errotaren mugimendua eragin duten instalazio elektrikoak prestatu ditu.
Erronkari esker, lan bikaina egin da, eta Iker Galartza lehen euskal zirku ibiltariaren arduradunak eta Ortzi Acosta trapezista arabarrak adierazi dutenez, oso ondo egokitu dira proposamenera.