Elektrizitate sailetik bi parte hartzaile izan dira aurtengo lehiaketan, bata Haider Mahmood Akhtar Industria Kontrolan eta bestea , Noureddine Mahnane eta Abdelouahabe Yachba Benabbouk osotutako bikotea, Mekatronikan.
Gorabera teknikoak egon dira bi lehiaketetan. Industria Kontrolaren kasuan partaide guztiei eragin zien antzeko moduan eta lehengo eguneko proba guztiak bertan behera geratu ziren. Honek ekarri zuen Haiderrek bigarren eguneko bost orduko saio bakarrean lehiaketa osoa jokatzea. Hala ere, estres egoera gainditu eta proba bikaina (100/100 puntu) burutzea lortu zuen, eta 35 minutu soberan izatea. Ikasle aparta, eta teknikari itzela zela frogatu zuen eta honek urrea irabaztera eraman zuen. ZORIONAK.
Datorren urteko udaberrian spainskills26 Industria Kontrola lehiaketan Euskadi ordezkatuko duen ikaslea izango da Haider Mahmood.
Beste alde, Mekatronikako materialaren garraioan PLC bat kaltetua izan zen, eta inoiz aurretik gertatutako ezerren parekoa ez zenez, ez tutoreak, ez ikasleek ere, ez zuten somatu lehiaketa hasi aurretik. Honek lehen proba ezin entregatzea ekarri zuen, puntuen herena lortzeko aukera galduz. Hala eta guztiz ere, ikasleek hasierako kolpe honi aurre egin zioten adore handiz, eta lehiaketarako bi modelo ezberdin egonik eta Mendizabalak zaiena izanda ere, eurak izan ziren muntaia osoa (modelo horretan), lortu zuten bikote bakarra. Kriston abiaduraz egin zituzten bigarren eta hirugarren probak, eta programazioa ariketa guztiz osotu ez zuten arren, arro egoteko moduko lana burutu zuten. Azkenean diploma irabazi zuten. Zorionak zuei ere bai.































