Hasierako LHk Oinarrizko LH ordezkatuko du datorren ikasturtetik aurrera Euskadin. Helburua da inor ez geratzea hezkuntza-sistematik kanpo, eta, beraz, kolektibo kalteberenetan jartzen du arreta: dibertsitate funtzionala duten pertsonengan, migratzaileengan edo titulurik ez baina lan-esperientzia dutenengan, besteak beste.
Talde horiei arreta emateko, bost ibilbide desberdin diseinatu dira: integratuak, egokituak, profesionalizatzaileak, hezkuntza-errefortzukoak eta malguak.
Prestakuntza hori amaitzean, ikasleek bi titulazio lortuko dituzte: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua eta Oinarrizko Graduko titulua. Ibilbide integratua egiten badu, erdi-mailako titulua eta lanbide-ziurtagiri bat ere lortuko ditu.
Aurkezpena Gasteizko Mendizabala Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Automobilgintzaren Elektromekanika tailerrean egin da, Arte Grafikoetako eta Ikus-entzunezkoetako ikasgela-tailerrera bisita labur bat egin ondoren.