Joan den maiatzaren 4an, Mendizabalako talde teknikoak Portable-GreenH2FP berrikuntza eta ikerketa aplikatuko proiektuaren aurkezpen publikoa eta erakustaldi teknikoa egin zuen CIFP MENDIZABALA LHIIren instalazioetan.
Jardunaldi tekniko horretan, irakasle arduradunek hidrolinera/hidrogenera eramangarriaren funtzionamenduaren nondik norakoak azaldu dituzte: besteak beste, nola sortzen den hidrogeno berdea, nola biltegiratzen den eta nola birpostatzen den FCEV ibilgailuetan. “Hydrogen Power Everywhere” (hidrogeno-energia nonahi) hornitzeko diseinatutako soluzio disruptiboa.
Garraio eta Ibilgailuen Mantentze Lanen Arloko irakasleek eta lanbide-arlo horretako ikasle taldeek hartu dute parte ekitaldi horretan.






