Imanol Pradales Lehendakaria buru izan da gaur Gasteizko Mendizabala LHIIn Lanbide Heziketako 2026-2027 ikasturteari hasiera emateko ekitaldian

Imanol Pradales Lehendakaria izan da ekitaldiaren buru, ondoan zituela Begoña Pedrosa Hezkuntzako sailburua, Jon Labaka Lanbide Heziketako sailburuordea eta Unai Otxoa de Aspuru ikastetxeko zuzendaria.

Euskadik Lanbide Heziketako 2026-2027 ikasturteari ekin dio, 74.963 plaza eskainita (aurreko ikasturtean baino 7.920 gehiago), eta heziketa-zikloetan eta espezializazio-ibilbideetan matrikulatutako 51.785 ikaslerekin.

Bisitan, Lehendakariak ikastetxeko instalazioak ibili ditu eta bertatik bertara ezagutu du bere haren prestakuntza-jarduera, ikasleak eta irakasleak agurtzeaz gain. Mendizabalak 1.129 ikasle ditu; horietatik 837k industriaren eta automobilgintzaren arloan ikasten dute, eta 292k zerbitzuen arloan.

Pradalesek nabarmendu du sistemak “bultzada berri bat” emateko erronkari aurre egin behar diola orain, eraldaketa sozial, ekonomiko eta teknologikoei erantzuteko, Europa berrindustrializatzen laguntzeko eta Euskadira iristen diren pertsonak enpleguaren bidez integratzeko. Ildo horretan, “ez dago arrakastarako bidezidorrik” defendatu du, eta ikasleei ziurtatu die euskal LH leku egokia dela “hazteko eta zuen etorkizuneko proiektua eraikitzeko”.