Mekatronika Industrialeko goi-mailako zikloko 2. mailako ikasleek parte hartuko dute irailaren 30ean hasiko den «Industria Ingeniaritza 4.0» Arabako Industria Ingeniarien Elkargoak antolatutako jardunaldietan.
Aurreikusitako bost saioetako bakoitzean, gai desberdinak jorratuko dira: errealitate areagotua, birtuala, mistoa eta ikusmen artifiziala; IOT, Big Data eta zibersegurtasuna; robotika, mekatronika eta automatizazioa; IA & blokchain; eta diseinua, fabrikazioa eta mantentzea.
Hiru enpresak jardunaldi bakoitzean teknologia, negozio-aukerak eta garapen profesionala ezagutaraziko dituzte.
30-09-2022 | ERREALITATE AREAGOTUA, BIRTUALA ETA IKUSMEN ARTIFIZIALA | 10:00 AIRESTUDIO GEOINFORMATION TECHNOLOGIES 12:30 Electro Alavesa 12:30 CreativiTIC |
7-10-2022 | BIG DATA ETA ZIBERSEGURTASUNA | 10:00 Data Value Management 11:15 Playeron 12:30 BCSC |
14-10-2022 | ROBOTIKA, MEKATRONIKA ETA AUTOMATIZAZIOA | 10:00 Ingenersun 11:15 Inkatek 12:30 Bereiker |
21-10-2022 | IA & BLOCKCHAIN | 10:00 Inovako 11:15 Basque Artificial Inteligence Center 12:30 BlockChain Lab 4.0 |
28-10-2022 | DISEINUA, FABRIKAZIOA ETA MANTENTZEA | 10:00 Sariki 11:15 Dryfing 12:30 Device Sistemas |