Ikastetxeko irakaslea, Iñigo Esnaola, eta Iñaki Elexalde, Bilboko Udaleko Herritarren Segurtasuneko zuzendaria, izan dira Gizonduzen prestakuntzak bere bizitzan eta lanean izan duen eragin positiboa azaldu duten bi gizonak. Ekitaldian, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak iragarri du bere sailak, Emakunderen bitartez, % 59 handituko duela aurten berdintasunaren aldeko gizonekin eta maskulinitateekin lan egiteko erreferentziazko gobernu-programa horren aurrekontua. Gizonduz, gainera, gizonekin eta maskulinitateekin berdintasunaren alde lan egiteko Euskal Zerbitzu bihurtuko da, helburuak eta jardun-eremuak areagotzeko.
Gizonduzen historia
Gizonduz 2007an sortu zen, Eusko Jaurlaritzaren ekimen aitzindari gisa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak bultzatuta, gizonak emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde kontzientziatzeko, parte hartzeko eta inplikatzeko. 2009ko martxoan jarri zen abian Gizonduz sentsibilizazio- eta prestakuntza-programaren lehen edizioa. Orduz geroztik, 32.000 pertsona inguruk ( % 60 gizonak) ikastaroren batean parte hartu dute, eta horiek gogobetetze-maila handia adierazi dute, bai eta gaiari buruzko sentsibilizazioa eta ezagutzak nabarmen areagotu ere.
