Lanabes egitasmoaren baitan, Lanbide Heziketa eta lana euskaraz bultzatzeko ekimenak egiten dira. Honen haritik, 2024 urteko ekimenen artean izan dugu Lanbide Heziketa Duala euskaraz Arabako ikasle eredugarrien sari banaketa. Arabako Foru Aldundiaren eta Laneki elkartea osatzen duten Ikaslan Araba eta Hetel elkarteak bultzatutako ekimena izan da eta El Corte Inglesek babestu du.
Arabako Lanbide Heziketako 16 ikastetxek parte hartu dute, lehiaketan. Lanbide Heziketa Duala euskarazen Arabako hiru ikasle eredugarri saritu dira, bakoitzak El Corte Inglesen gastatzeko 150 euroko erosketa bonoa jaso duelarik.
Lanbide Heziketa Duala euskaraz Arabako ikasle eredugarriak izan dira Mendizabala Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Irati Serrano eta Aner Gauna.
Irati Serrano Argitalpen Inprimatuen eta Multimedia-Argitalpenen Diseinua eta Edizioko Teknikaria da eta Adigrafik enpresan egin du enpresa egonaldia. Aner Gauna Ikus-entzunezko Proiektuen eta Ikuskizunen Errealizazioko Teknikaria da eta Pixel enpresan egin du enpresa egonaldia.