Irudi eta Soinuko ikasleen prestakuntza-egonaldia Helsinkin (Finlandia)

Mendizabala LHIIko Ikus-entzunezko Proiektuen eta Ikuskizunen Errealizazioko Eleaniztasuneko bigarren mailako ikasleek prestakuntza-egonaldi batean parte hartu dute iraileko azken astean, Helsinkin (Finlandia). Bertan, StadinAO ikasketa zentroko Irudi eta Soinuaren familian hezkuntza sistema zertan datzan ikasi eta horri buruzko erreportaje bat egin ahal izan dute.

Stadin AO Helsinkiko Lanbide Heziketako Zentroa eta Helduen Institutua da. Helsinki hiriak kudeatzen duen diziplina anitzeko eskola profesionala da. Finlandiako Gobernuak eta Helsinki hiriak finantzatzen dute, eta doako irakaskuntza eskaintzen du 29 ikasketa-eremurekin, besteak beste, Soinua, Zinema, Argazkilaritza, 3D Animazioa, Bideojokoak, eta abar.

Jarduera hori Europar Batasunak (Next Generation EU) eta Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak finantzatutako berreskuratze-, eraldatze- eta erresilientzia-planaren esparruan egin da.

Training stay of the students of Image and Sound in Helsinki (Finland)

The second year students of Multilingual Production of Audiovisual Projects and Shows of CIFP Mendizabala LHII have participated during the last week of September in a training stay in Helsinki (Finland). There they have been able to learn about the educational system in the family of Image and Sound of the StadinAO study center and make a report about it.

Stadin AO is a Vocational Training Center and Adult Education Institute in Helsinki. It is a multidisciplinary vocational school managed by the City of Helsinki. It is funded by the Finnish Government and the City of Helsinki, and offers free education with 29 areas of study, including Sound, Film, Photography, 3D Animation, Video Games, etc.

This activity has been carried out within the framework of the recovery, transformation and resilience plan financed by the European Union-Next Generation EU and the Ministry of Education and Vocational Training.