Prestakuntza modalitate horrek bateragarri egiten ditu ikastetxeko prestakuntza eta prestakuntza horrekin loturiko enpresa batean lan egitea. Erdi mailako eta goi mailako ikasleei zuzenduta dago.
Ikas ekinezko erregimeneko Lanbide Heziketa DUALak irakastorduak egokitzea ahalbidetzen du, ikasleak lanbide heziketa ikastetxean egin dezan, enpresan produkzio jarduera bat egiten duen bitartean. Prestakuntzaren eta enpresako jardueraren arteko dedikazioa astean 40 ordukoa izan daiteke, egunean gehienez 8 ordukoa.
Ikasleek ordaindutako prestakuntzako kontratu bat (25 urtetik beherakoentzat eskuragarri) edo beka bat (adin mugarik gabe) dute, gizarte segurantzan alta emanda, aurreikusitako hobariekin eta salbuespenekin, bekadun ikastun gisa.
Enpresak tutoretza eta balioespena eman behar dizkio ikasleari, ikastetxearekin lankidetzan.
Ikasle bat eredu dualean hartu nahi duten enpresak harremanetan jar daitezke hemen:
fct@mendizabala.eus
945 060 680
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 08:00-15:00