Lanbide Heziketako teknikariaren edo goi-mailako teknikariaren titulu ofiziala lortzeko azterketa egin nahi baduzu aurrematrikula martxoaren 20tik (astelehena) 31ra (ostirala) bitartean egin beharko duzu. Probak ekainaren 1etik 30era izango dira.
Honako bi era hauetako batean aurkeztu ahal izango dira aurrematrikulak:
– Presentziala: hezkuntza-administrazioaren mende dagoen lanbide-heziketako ikastetxe publikoren batean. Aurrematrikulazioa gauzatzeko unean, egiaztatuko da interesdunak erabiltzailea eta pasahitza duela, eta, halakorik ezean, une horretan bertan eskuratu ahal izango ditu.
– Online: horretarako, ikasgunea webgunean sartu behar da, Hezkuntza Sailak hartarako diseinatu duen aplikazio informatikoaren bitartez.