LHko Tituluak Eskuratzeko Proba Libreak

2022ko ekainaren 1etik 30era bitartean egingo dira. Horretarako, urtarrilaren 10etik 21era bitartean aurrematrikula egin beharko da, eta otsailaren 22a baino lehen ordaindu. Aurrematrikulak bi modutan egin ahal izango dira:

– Presentziala: hezkuntza-administrazioaren mende dagoen lanbide-heziketako ikastetxe publikoren batean. Aurrematrikulazioa gauzatzeko unean, egiaztatuko da interesdunak erabiltzailea eta pasahitza duela, eta, halakorik ezean, une horretan bertan eskuratu ahal izango ditu.

– Online: horretarako, ikasgunea webgunean sartu behar da, Hezkuntza Sailak hartarako diseinatu duen aplikazio informatikoaren bitartez.

Plaza libreak baino eskabide gehiago aurkezten badira, ezarritako irizpideen arabera barematuko dira eskabideak.

Ziklo jakin bateko lanbide-modulu guztiak gainditzen dituztenek dagokion titulua emateko eskatu ahal izango dute.

FASEAKDATAK
– Aurrematrikulazio-epea2022ko urtarrilaren 10etik 21era
– Esleipendunen behin-behineko zerrendak2022ko urtarrilaren 28a
– Behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak   2022ko otsailaren 4ra arte
– Esleipendunen behin betiko zerrendak, ordainketa egin aurrekoak2022ko otsailaren 11a
– Prezio publikoa ordaintzea2022ko otsailaren 22ra arte
– Matrikulatutakoen behin betiko zerrendak2022ko martxoaren 2a
– Konpetentziak ebaluatzeko eta aitortzeko deialditik datozen eta sarbide-probak gainditu dituzten pertsonek prezio publikoak ordaintzeaMaiatzaren 19tik lehenengo azterketaren aurreko egun baliodunera arte
– Probak egiteko aldia 2022ko ekainaren 1etik 30era