LHko zikloetan sartzeko probetan izena emateko epea otsailaren 7ra arte dago zabalik

Erdi-mailako edo goi-mailako ziklo bat egiteko baldintza akademikoak betetzen ez dituztenek izena eman dezakete maiatzaren 6an eta 7an eginen diren azterketetarako. Erdi-mailako titulua lortu nahi dutenek DBHko titulua ez badute gainditu beharko dute proba, eta goi-mailako titulua lortu nahi ez dutenek, berriz, Batxilergoko titulua ez dutenei.

Izena online eman ahal izango da, ikasgunearen bidez, edo aurrez aurre, azterketa-zentroetan. Onartuen behin-behineko zerrendak otsailaren 14an argitaratuko dira.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren webgunean dago eskuragarri prozedurari buruzko informazio guztia, onarpen-baldintzak, prestakuntza-maila bakoitzerako gai-zerrendak eta ikasgaien araberako azterketa-ereduak.