Makina Erreminta Museoa bisitatu dute Mendizabalako ikasleek

Mendizabalako Fabrikazio Mekanikoko neska-mutil talde bat Elgoibarrera joan da Makina Erremintaren Museoa ezagutzera. Gipuzkoako zentroak eskualdeko industria-sektore adierazgarrienaren jatorriak erakusten ditu, teknologia berrien motorra baita.

Mekanizazioaren sektorean eskarmentu handia duen langile erretiratu batek gidatu zituen ikasleak eta Deba Beheko bailarako industriaren bilakaera aurkeztu zien, errementarien garaitik XIX. mendera arte.

Taldeak 100 urte baino gehiagoko historia duten makinak martxan ikusteko aukera izan zuen haientzat oso interesgarria izan zen bisita honetan.