MendiTECH e-racing TEAM taldeak Euskelec IX lehiaketarako ibilgailu elektrikoaren diseinua aurkeztu du

Menditech taldea lanean hasi da Euskelec txapelketarako ibilgailu berria diseinatzen. Bideo honen bidez, ikasleek errealitate bihurtu nahi dituzten ideiak erakusten dituzte. Helburu nagusia ez da auto azkar bat egitea soilik, elkarrekin lan egiten ikastea eta talde-lana sustatzea.

Erronka nagusiena autoaren txasis tubular berria egokitzea da, seguruagoa izan dadin. Ikasleen asmoa, material arinak erabiltzea, motorrarentzako hozte-sistema txertatzea eta balazta sistema hobetzea da. Indarrak batzen ari dira diseinu hau egi bihurtzeko.