Menditecheko taldeak aurrera jarraitzen du RPKrekin elkarlanean ibilgailuaren  fabrikazioan

CIFP Mendizabala LHIIko Ibilgailuen Elektromekanikako lehen kurtsoko ikasleek Euskelec ibilgailuaren fabrikazioarekin jarraitzen dute.
Edizio honetan, Menditech taldeak Gasteizko RPKrekin elkarlanean jarraituko du.

RPK empresa punta-puntakoa da munduan malgukien fabrikazioan, eta suspentsioaren diseinuari buruzko ezagutza guztia eman digu uhin-malgukiak erabiliz. Uhin-malguki horiek abantaila ugari eskaintzen dizkigute esekidura malguki tradizionalei alderatuta.
Lankidetza estu horretatik esekidura-diseinu bat sortu da, eta uste dugu horrek abantaila nabarmena ekarriko diola ibilgailuaren errendimenduari.