LHko euskal zentroak, CIFP Mendizabala LHII eta CIFP Don Bosco LHII, Kantabriako zentro batekin eta Murtziako beste bi erakunderekin batera, Next Generation funts europarrek finantzatutako proiektu honetan parte hartzen ari dira.
Proiektuaren helburu nagusia da hidrogenoaren teknologiara hurbiltzea mugikortasun jasangarrian, eta LHko ikastetxeetan beharrezko ezagutza sortzea teknikari kualifikatuak prestatzeko.
JARDUERA-ILDO NAGUSIAK:
H2ari buruzko egungo araudiak aztertzea, bai Espainian, bai Europan.
H2ren gaineko teknologiaren aplikazioak identifikatzea mugikortasun jasangarriaren atalean
Ekonomia zirkularrari eta hidrogenoari dagokienez landutako edukiei buruzko material didaktikoa sortzea: eskuliburuak, proiektuen mapak, eduki didaktikoko bideoak, etab.
Merkatuan existitzen ez diren hidrogeno-pilaren teknologia erakusteko elementuak sortzea.
![](https://www.mendizabala.eus/wp-content/uploads/2022/05/PROYECTO-EUROPEO-2.jpg)
![](https://www.mendizabala.eus/wp-content/uploads/2022/05/proyecto-europeo-3.jpg)