CIFP Mendizabala LHIIko ikasleek aurten Gasteizko Santa Barbara plazan egin den Enpresen Azokan parte hartu duten LHko 6 ikastetxeek aurkeztu dituzten 61 enpresa-proiektuetatik 21 garatu dituzte. Gainerako ekimenak CIFP Eraiken LHII, CIFP Ciudad Jardín LHII, CIFP Gamarra LHII, CIFP Arkaute LHII eta Egibideko ikasleek aurkeztu dituzte.
Hainbat ziklok lan egin dute ikasturte honetan, urtero bezala, Ikasenpresa hezkuntza-programan. Ikus-entzunezko proiektuak eta ikuskizunak egitea, fabrikazio mekanikoko diseinua, inprimatutako eta multimediako argitalpenen diseinua eta edizioa, ile-apainketako estilismoa eta zuzendaritza, instalazio elektriko eta automatikoak, mekanizazioa eta irakaskuntza eta gizarte- eta kirol-animazioa arloetako ikasleek enpresa bat sortzeko aukera izan dute, beren proiektuko prestakuntza eta tutoretzak jasoz. Parte-hartzaileek logotipoetatik edo marketin-planetik estrategiaraino garatu dute. Horrela, enpresaren mundua ikasgelara hurbildu nahi da, ikasleen ekintzailetza-gaitasunak indartuz. Ikasteko metodologia guztiz praktikoa da, eta hezkuntza-testuinguru berritzailea sortzen du.
Enpresen Azokak amaiera emango dio lan honi, beren ideiak eta proiektuak publiko orokorrari erakusteko aukera ematen baitie. Hemen ikus dezakezue Mendizabala LHIIko ikasleek landu duten proiektuaren zerrenda. Horietako batzuek, Eder Filmsek kasu, dagoeneko ekoitzi dute gaitz matxistaren aurkako borrokari buruzko film labur bat, “Ez gara indartsuak bakarrik, elkarrekin geldiezinak gara” lelopean.
FRIO Y CALOR | Txokolateak, edari bero eta hotzak, pastelak eta opilak, izozkiak. |
MUDLARK | “Arroparen Google” . Arropa bilatzea errazten duen on-line zerbitzua soilik |
C.A.S. Company S.L. | Orga automatizatu elektrikoak. |
AlPorky | Janari lasterreko jatetxea |
MSN | Soldatzeko makina garraiatzeko eskuzko orga |
MAP | Armairu tolesgarriko mahaia |
El Khaiter | Altueran erregulagarriak diren soldadura-mahaiak |
Prensas Easy | Plastikozko ontziak moldatzen eta konprimitzen dituen prentsagailua |
FUEL DELIVERY | Erregaiaren banaketa Arabako lurralde osoan |
4 SPORT | Kirol-arropa argitsua |
FastClothes | Eskuragarri dagoen stocka bistaratzeko aplikazioa |
ZYMARECYCLING KOOP | ZABORRA SAILKATZEKO ONTZIA |
GLOWCARE COOP | BEREZIKI SENTIKORRAK DIREN LARRUAZALENTZAKO EDERTASUN-TRATAMENDU BERRITZAILEA |
MEZUA | TAILERRERAKO METALEZKO ELEMENTUEN XURGAGAILUA |
EDER FILMS | Dokumentalen ikus-entzunezko ekoizlea |
SAMBA | Gailu elektroniko batetik programatu daitekeen berogailu mugikorra |
INFINITY BAG | Motxila adimenduna eguzki-panelekin, ahots-laguntzailea GPSarekin eta berogailua. |
ENGANCHADOS | Maskararekin arnastean sortzen diren betaurrekoetan lurruna saihesten duen pintza |
HW Botella | Hotza edo beroa sortzeko gai den botila |
TU CARRO | Supermerkatuetako apal-betetzaileentzako orga. |
IGIMAL | Linterna duen txakur-uhala |
Azokaren inaugurazioan izan dira Itziar Gonzalo Arabako lehen diputatuorde nagusia, Maider Etxebarria Gasteizko Udaleko lehen alkateordea, Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza eta Berrikuntza zuzendaria eta Axier Urresti Vital Fundazioetako zuzendari exekutiboa. Era berean, Xabier López Egibideko LHko zuzendaria eta Javier Ochoa de Alaiza Arabako Ikaslaneko lehendakaria eta LHII Mendizabla LHIko zuzendaria izan dira.