Karrozeriko, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programatzeko, Zereginen Ikaskuntzako eta Mekatronika Industrialeko ikasleei esker, dena prest dago Mendizabalako baso jangarriaren parte izango diren 18 zuhaitzak landatzeko. Eta Gasteizko bigarren baso jangarria izango da!
Euskadiko Hazien Sarearekin batera, 18 zuhaitzez gozatu ahal izango dugu Institutuko lorategian bertan. Zuhaitzen sailkapena honako hau da:
Gereziondoak: Sagarrondoak:
2 Gereziondo Gorria 2 Sagarrondo Berguenda Gorri
2 Gereziondo Gorri-beltza 2 Sagarrondo oso emankorrak
Madariondoak: Gaztainondoak:
2 Armentiako Madariondo 1 Atxurdina
2 Peruko madariondo 1 Gaceo
BAINA, ZER DA BASO JANGARRIA?
Baso jangarriak aukera ematen du elikagaiak ekoizteko, modu iraunkorrean eta zaintza gutxirekin. Basoa izan gabe, horien egitura arkitektoniko eta funtzionala irudikatzen du, eta baso naturalaren antzeko giro eta ekosistema sortu ahal du.
Baso jangarriarena ez da gauza berria. Nekazal herriek mendeetan zehar landatu dituzte fruitarbolak eta gainerako sail erabilgarriak baso komunaletan. Baso naturaletan bezala, ez da beharrezkoa ongarriak eta pestizidak erabiltzea. ekosisteman integratuta dagoelako, eta ia kanpoko laguntzarik gabe berez zaintzen delako. Baso mota honek ekosistema orekatua ahalbidetzen du, biodibertsitatea bultzatzen du, elikagaiak eta beste lehengai batzuk ematen ditu (fruituak, hosto eta zuztar jangarriak, sendabelar eta belar usaintsuak, onddoak, zura … ) eta hainbat abere eta intsekturi habitat bat ere eskaintzen die .
Horrela, egun Institutuan daukagun lorategi pasiboa eremu aktibo bihurtzea espero dugu, guztion onurako, ingurumena erdigunean ipiniz.
ZER DA EUSKAL HERRIKO HAZIEN SAREA?
1996an sortua, Euskal Herriko fruitarbola eta hazi tradizionalen lehengoratze eta kontserbazioan dihardu, nekazal biodibertsitatea ikertzen eta jendarteratzen.
Zuhaitzak lurrari ondo egokitu ostean, ikastetxe osoak zuhaitzen lore eta fruituetaz goxatzeko aukera izango dugu, azken hauek hezkuntza komunitate osoaren esku jarriz. Ezin gertuagoko jakiak, bilgarririk gabekoak, osasuntsuak, konpostagarriak eta dohain!