“Ibilgailu hibrido eta elektrikoen mantentze lanak” espezialitateko ikasleek prest dute Maiatzaren 29an Donostian ospatuko den Euskelec-en 5. edizioan lehiatzeko ibilgailu elektrikoa.
Taldeak, ahalik eta ibilgailu jasangarriena eraikitzea zuen helburu nagusi bezala. Honetarako Gasteiz hiriko kaleetako hainbat elementuz baliatu dira Vitoria-Gasteizko udalaren laguntzaz. Honez gain, ekimen honetan Vital Fundazioaren laguntza ezinbestekoa izan da, Rodamientos Arizti, Hierrros BAM, Talleres Legutiano, AC Metal eta Hernandez Desguaces enpresen babesarekin batera.
Taldeko lan guzti honen emaitza gisa aurkezten digute Menditech proiektua eta beraien ibilgailua
Guztiok zaudete gonbidatuta, maiatzaren 29 igandean Donostiako Alderdi Eder parkera hurbildu eta bertan ospatuko den Euskelec txapelketaz gozatzera. Ekitaldia goizeko 9:00tan hasi eta lehiaketa 18:00ak ingurura arte iraungo du.
Zorterik onena opa diogu Menditech taldeari!