Mendizabala LHIIko bi ikaslek Teodoro Cid saria jaso dute elektronikaren arloko espediente onenentzat

Francisco Javier Mateos Sánchez (Erdi Mailako Instalazio Elektriko eta Automatikoak) eta Unai Vadillo Fernández (Goi Mailako Automatizazioa eta Robotika Industriala) izan dira SEA Instagune Arabako Enpresa Instalatzaileen Elkartearen elektrizitate eta elektronikako ikasle onenak.


Instagune Egunaren barruan, gazte instalatzaileen txapelketa bat izan da, non Mendizabala, Laudioalde, ERAIKEN eta Egibideko taldeek parte hartu duten.