Araba Ekin ekintzailetza teknologikoko programaren lehiaketan finalista gisa hautatutako 7 proiektuetatik 3 CIFP Mendizabala LHIItik datoz. Horietako batek, DisGeusek, Irudi Pertsonaleko eta Korporatiboko Aholkularitzako Goi Mailako Zikloko Miriam, Leire eta Felipek garatutakoak, 1.000 €-ko saria jaso du, bere kalitatea, originaltasuna eta bideragarritasuna aitortzeko. Proiektua aho-esprai bat garatzean datza, zenbait medikamenturen zapore desatseginak aldi baterako neutralizatzeko diseinatua. Efektuak 30 segundo inguru irauten du, eta denbora hori nahikoa da farmakoaren propietateak eta eraginkortasuna aldatu gabe ahoratzen laguntzeko.
Mikel Geovanny (Construlogix) eta Nera Bullido (Camperizlego) izan dira CIFP Mendizabala LHIIren beste bi proiektu finalistak.
BIC Arabak eta Tknikak, Lanbide Heziketako ikasleen artean esparru teknologikoan espiritu ekintzailea sentsibilizatzeko eta sustatzeko asmoz, ARABA EKIN programa jarri dute berriro abian, seigarren ediziora iritsi dena.





