Adrian Popek, CIFP Mendizabala LHIIko Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko bigarren mailako ikasleak, Trinity Tech ekitaldian parte hartu du “42 Urduliz” egoitzan. Programazio-campus honetan, EYWA SPACEk ideia disruptiboak (XR, Vision eta AI) zituzten negozio-ereduak garatu zituen parte-hartzaile talde txiki batekin. Formakuntzako 3 egunetan, Adrianek eta bere lankideek elkarrekin lan egin zuten adituek proposatutako ideietan edo euren ideia propioa proposatuz. Horretarako, mentore profesionalen laguntza jaso zuten eta adimen artifizialari, startupetan inbertitzeari eta marketinari buruzko hainbat hitzalditara joan ziren.