Mendizabalako ikasle batek Teodoro Cid sarietako bat jaso du

Ander Fernández González, Instalazio Elektriko eta Automatikoetako Goi Mailako Heziketa Zikloko ikaslea, Arabako Instalatzaile Elektrikoen eta Telekomunikazioen Elkarteak banatzen dituen Teodoro Cid sarietako bat izan da. Sari horiek elektrizitatearen eta elektronikaren lanbide-arloko zikloren batean ikasturtean zehar egindako ahalegina aintzatesten dute.

Sea Arabako Enpresek bultzatutako sariek hainbat urtez elkarteko presidente izandakoari omenaldia egiten diote. Hirugarren edizio honetan, aurrekoetan bezala, Arabako LHko ikastetxeak balioesteko eta enpresarekiko lotura sustatzeko balio dute sari horiek.

Besteak beste, Ruth Emily Ferreira Lozano (Egibide – Arriaga), Raúl Oliva Bastida (Egibide – Jesus Obrero) eta Andrés Balzola Aguilera (Laudioalde Eskola) saritu dituzte.