Mendizabalako irakasleek Michelinek emandako ikastaro batean parte hartu dute, ikasleen curriculuma eguneratzeko

CIFP Mendizabala LHIIko Industria Mantentze Saileko hamabi irakaslek parte hartu dute «arazoak konpontzeko metodoak» ikastaroan. Institutuaren eta sektoreko enpresen artean abian jarritako lankidetzaren esparruan garatutako prestakuntza da, lanbide-arloko ziklo bakoitzean ikasleen irakaskuntza optimizatzeko, enpresaren beharretara egokituz. 

Michelineko profesionalak diren Josu Ortega eta Nacho Arranz izan ziren ikastaro hau emateko arduradunak. Ikastaro horretan, bi egunez, enpresa honen metodologia landu zen, saio praktikoak eta teorikoak uztartuz. CIFP Mendizabala LHIItik eskerrak eman nahi dizkiogu Michelini prestakuntza hau irakasleei eskaintzeagatik. 

Ekimen berria 

Ekimen honen jatorria Sailak ikasturte hasieran hasitako prozesuan dago, programazioak egokitzeko, erronka berriak diseinatzeko edo daudenak aldatzeko, sektoreko hainbat enpresarekin lankidetzan. Ikasleek izan behar dituzten gutxieneko gaitasunei eta ezagutzei buruzko hasierako hausnarketa egin ondoren, harreman-erronda bat egin zen ikastetxeak dagoeneko lankide dituen konpainiekin (MCDsl, ALSATEC, ZAYER, ATUSA, MICHELIN, UTE SYD AGUAS SALVATIERRA, HERDIT, RPK edo DEXIS). Helburua zen zuzenean ezagutzea ikasleek zer ezagutza izan behar dituzten enpresara iristen direnean eta zer gabezia hautematen dituzten.